Bisitak Lakoizketan hasten dira, bertan ematen da klase honetako esplotazio baten funtzionamenduari buruzko azalpen bat eta, garaian garaikoa, esplotazio edota azienda dagoen belagietara joaten da.

Bisitan etxe ondoan dagoen garbitokian amaitzen dira, instalazio hauen funtzionamendu zaharrari buruzko azalpen labur bat emanez, eta ardi gazta dastaketa batekin.

 AZIENDAREN JEZTEA

Ardian jezten ohi dira urtarrila, otsaila eta martxoko hilabeteetan, tarte horretangure bezeroek ikusten ahal dituzte ardien eskuzko jeztea, bildotsen edoskitzea, eta aziendaren bazkatzea segalean.

 GAZTAGINTZA

Garai berean, gazta artisau moduan egiten da eta gure bezeroek azalpenak entzun eta ardi gaztaren dastaketa egin ditzakete.

 AZIENDAREN BAZKATZEA

Negu bidean, behiak ikuluan barrenean egonki, ikusten ahal da nola bazkatzen diren behiak eta txahalak, baita ikuluan barrena egin ohi diren garbiketa lanak.

 BELAR BILTZEA

Uda bidean, ikusten ahal da belarra nola biltzen den, horixe baita neguan aziendak bazkatzeko daukan hornidura, eta halaber kanpoan egiten ohi diren aziendarekin zerikusi duten lan guztiak.

Bisita egunetan behi edota ardi bat erditzeko puntadan suertatuz geroz, erakutsi eta azalduko da prozedura osoa.